XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2000garren urtean: Lurralde arteko Biltzarra Euskal Herrian

Urtez urte ikusten dugu aitzinamenduak egiten direla, han eta hemen, irakaskuntzan, komunikabideetan, bide seinaleetan, zerbitzu publikoetan.

Halere herri hizkuntzak gibelera ari dira bereziki gazteengan.

Aurtengo jende kondaketaren barnean egin erroldaren emaitzak zabalduko dira datorren urtarrilean eta jakinen dugu zertan den herri kulturen osagarria.

Hain segur hizkuntz politikaren behar gorria agertuko da, bai lurralde bakoitzean, bai eta ere Estatu osoan.

Ikusiko dugu ere ea lege-programaren asmoa aitzinatuko denetz.

Dena dela lurraldeen arteko biltzarra legezko elkarte bilakatu da, aurten Bretanian egin dugun elgarretaratzean, 12 ordezkari barne, idazkaritza baten laguntzarekin.

Ezberdintasunaren eskubidea eskatzen dugu.

Ez frantses hizkuntzaren kontra. Baina kultur aberastasunaren alde.

Datorren urteko topaketa, hizkuntz antolaketa gaitzat hartuz, Euskal Herrian iraganen da.